[ANBOTOKIDEENTZAT ZOZKETA]: Angurreta harrobiko arte espazioa ezagutzeko bisita gidatua, irailaren 17an

Anboto 2023ko ira. 5a, 13:22
Victor Arrizabalaga

ANBOTOk Angurreta harrobiko arte espazioa ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Anbotokideentzat, Gerediaga elkarteagaz elkarlanean. Bisita gidatua irailaren 17an izango da.

Victor Arrizabalaga artista izango da bisita honetan argibideak emango dituena. Espazio horretan, Arrizabaalgaren eta Tadanori Yamaguchi artista japoniarraren artelanak ikusgai daude. 

Anbotokide bazara eta bisita gidatuan parte hartu gura baduzu, bidali emaila astekaria@anboto.org helbidera. 20 lagunentzako lekua egongo da eta lehenengo idazten dutenen artean osatuko dugu zerrenda. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!