Irailaren 16an Etxera Eguna egingo dute Durangon eta Iurretan

Anboto 2023ko abu. 28a, 13:31

Sarek Durangon egindako mobilizazio baten artxibo irudia.

Bazkarirako sarrerak gaurtik aurrera egongo dira erosgai, eskualdeko hainbat tabernatan. Elorrion irailaren 3tik aurrera ipiniko dituzte salgai.

Sarek, euskal presoen eskubideen aldeko mugimendu herritarrak, Durangaldeko Etxera Eguna antolatu du irailaren 16rako. Aldarrikapena eta jaia batuko dituen jardunaldia Durangon eta Iurretan egingo dute egun osoko egitarau batekin. Antolatzaileek honako ekitaldi hauek prestatu dituzte:

  • 12:00 Manifestazioa egingo dute Santa Anatik hasita. Ostean, ekitaldia egingo dute Iurretan.
  • 14:30 Bazkaria Iurretan.
  • 16:30 Bazkalostean, bingo musikatua
  • 18:30 Ostikda elektrotxaranga
  • 23:00 DJ Kuku Intxaurren

Bazkarirako txartelak gaurtik aurrera eskuragarri daude Durangaldeko hainbat tabernatan: Intxaurren (Durango), Abarketeruenan (Abadiño), Bodeguillan (Iurreta) eta Amillenan (Atxondo). Elorrioko Portalekuan irailaren 3tik aurrera egongo dira salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!