EH Bilduk inoizko emaitzarik onenak jaso ditu Durangaldean Espainiako Kongresurako hauteskundeetan herri guztietan nagusituz. Koalizio subiranistak 14.018 boto jaso ditu eskualdean. EAJk berriz 11.942 boto lortu ditu. Gainerako alderdiei dagokienez, hauek dira emaitzak: PSE-EE: 8.444, Sumar: 3.788, PP: 2.769, VOX: 666, PACMA: 146, Frente Obrero: 58.
2019ko azaroan egin ziren Espainiako Kongresurako hauteskundeekin alderatuta, EH Bilduk gora egin du nabarmen, 2.470 boto gehiago eskuratuta. EAJk berriz behera egin du 3.537 boto gutxiago batuta. Herrikako emaitzak lotura honetan.