ANBOTOk Espainiako Gorteetarako hauteskundeen Durangaldeko emaitzen berri emango du

Anboto 2023ko uzt. 23a, 16:11

Espainiako Kongresurako eta Senaturako ordezkariak aukeratzeko botoa ematera deituta daude herritarrak gaur.

Maiatzean udal, foru eta erkidegoetako hauteskundeak izan zirenetik bi hilabete pasa ez direnean, gaur, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara deituta daude herritarrak. Espainiako Kongresurako eta Senaturako aulkiak daude jokoan, eta ANBOTOk Durangaldeko emaitzen berria emango du, gaur.

Inoiz baino eskaera gehiago egin dira hauteskunde hauetan posta bidez bozkatzeko, eta horiei bidea emateko epea ere luzatu zuten bariku eguerdira arte.

Hego Euskal Herrian 249.723 lagunek eman dute botoa posta bidez Correos Espainiako posta zerbitzuak emandako datuen arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!