Durangaldeko 23 enpresak berrikuntzaren Hazinnova ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren euskal agentziaren eskutik. Ziurtagirien banatze ekitaldia Ermuko Izarra Centerren egin dute goiz honetan. Bertan izan dira Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria, Gotzon Bernaola, Innobasque agentziaren koordinatzailea, Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea.
Durangaldeko enpresez gainera, Busturialdeko, Lea-Artibaiko eta Debabarreneko (Gipuzkoa) enpresek ere jaso dute ziurtagiria. Guztira 60 izan dira sarituriko enpresak. Ziurtagiria jaso duten enpresek berrikuntza ez-teknologikoko mikro proiektuak ezarri dituzte haien erakundeetan, modu horretan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Durangaldeari dagokionez honako hauek dira enpresa sarituak:
- Acabados Aeronáuticos de Bizkaia (Mallabia)
- Airtalde (Berriz)
- Amilibia y De la Iglesia (Zornotza)
- Hirukobat (Berriz)
- Azaros 21 (Atxondo)
- Bilbu (Zornotza)
- Blum Novotest Iberica (Ermua)
- Harakai (Zornotza)
- Industrias G. Arizaga (Zaldibar)
- Industrias Itte (Zaldibar)
- Innocut (Ermua)
- Jeremias (Iurreta)
- Katiak (Izurtza)
- Larrako haragiak (Zornotza)
- Manufacturas GES (Ermua)
- Mecanizados Indarpak (Iurreta)
- Muelles Zaldua (Zaldibar)
- Pack Pal Mintegi (Abadiño)
- Polypal Storage Systems (Iurreta)
- Soldadura Lagunar (Ermua)
- Sorland (Abadiño)
- Talleres Asca (Abadiño)
- Talleres Unamunzaga (Abadiño)