AEK-k abian du 2023-2024 ikasturteko aurre-izen ematea

Anboto 2023ko ekainaren 13a

Ekainaren 28 baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango dute, besteak beste: %5eko deskontua 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan.

Oso pozik gaude aurtengo ikasturtearekin; orain, datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da jende gehiagorengana iristea. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu; Foruko barnetegia urte osoan irekita egongo da.

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan, edo 673 200 100 eta 946 464 000 telefono zenbakietan. Horrez gain, baita www.aek.eus webgunean ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!