Mankomunitatea EH Bilduren esku gelditu daiteke

Anboto 2023ko eka. 2a, 12:10

Koalizio subiranistak 15 eserleku izango lituzke eta EAJk 14. Jose Luis Navarroren Abadiñoko Independente Berriak taldeak eta Garaiko Herriko Taldeak eserleku bana izango lituzkete.

Maiatzaren 28ko hauteskundeek panorama politiko berri bat ekarri dute Durangaldera. Udalen eraketa ekainaren 17an egingo dute. Horren ostean udalbatza berriek Mankomunitatean izango dituzten ordezkariak hautatzeko osoko bilkura egingo dute. Lehenengo estimazioen arabera, EH Bilduk 15 eserleku izango lituzke eta EAJk 14. Jose Luis Navarroren Abadiñoko Independente Berriak taldeak eta Garaiko Herriko Taldeak eserleku bana izango lituzkete. Beraz, posible da Mankomunitatea EH Bilduren esku geratzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!