Zentzua, non galdu zenuten?

M. Luisa Barandiaran Bengoetxea 2023ko mai. 31a, 13:07

Leo etxetik ihes egina zen. Horixe egiten dute libre bizi diren katuek. Igandean, bere bila atera ginen. Asteartean, Facebooken agertu zen bere argazkia, kalean (etxetik hurbil) topatu zutelako.

Lepoko antiparasitarioa zeraman, baina ez du txipik. Aurkitu zuen "ongilearekin" harremanetan jarri ondoren, etxera ekarriko zuela esan zidan, Leo gaixorik dagoen eta horren frogarik-edo erakutsi gabe, eta Abadiñon dagoen babes-elkarte batera eraman zuela. Asteartean Altsasutik Abadiñora joan ginen (70 kilometrotara), Leoren eta gure bizilekutik, eta ikusita elkarte horren beste "ongileren" batek ez diela gure telefono deiei erantzuten (arratsaldean telefonoz hitz egingo genuela geratu ginen goizean) eta ez digutela gure katua emango (baditugu bideoak eta argazkiak Leorekin, gure katua dela frogatzeko), bide poliziala aukeratzeko beharra ikusi dugu, ez baitugu ulertzen "ongileek" gure katua ez ematea haien baldintzak ez baditugu betetzen, jakinda Leo etxekoa dugula.

Hau dena duela hilabete eta erdi. Leo gabe jarraitzen dugu eta harrituta gaude, baita haserre eta minduta ere. Bai, noski, badakigu munduan sufrimendu handia pairatzen ari den jendea badagoela, eta arazo larriak daudela, baina Leo gure katua da, gure etxean bizi da. Mesede handirik ez diote egin, eta guri min egin digute, lapurtu egin digutelako maite genuen Leo, gure etxeko katua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!