Udal eta foru hauteskundeak

Hauteslekuak itxita, hasi da kontaketa

Anboto 2023ko mai. 28a, 20:00

Dagoeneko itxi dituzte hauteslekuak eta hasi da kontaketa. Durangaldean 62.533 herritarrek (apirilaren 1eko datua) izan dute bozka emateko aukera. 

18:00etako datuen arabera, parte hartzeak orokorrean behera egin du Durangaldean. Eskualdean, lau herritan soilik egin du gora: Elorrion, Durangon, Garain eta Otxandion. Orain, 20:00etatik aurrera, ANBOTOk emaitzen zuzeneko jarraripena egingo du. Herriz herriko datu guztiak emango ditu atal berezi honen bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!