Udal eta foru hauteskundeak

Hautetsontziak zabaldu dituzte eta hasi dira lehen herritarrak bozka ematen

Anboto 2023ko mai. 28a, 09:00

Goizeko 9:00etan zabaldu dituzte hautetsontziak eta 20:00ak bitartean bozka emateko aukera izango dute Durangaldeko herritarrek.

Espainiako Estatitistika Institutuaren arabera Durangaldean 62.533 herritarrek (apirilaren 1eko datua) dute bozka emateko aukera. 
 
ANBOTOk zuzeneko jarraipena egingo du gaurko egunez. Eguerdian lehen partaidetza datuen berri emango du, eta 20:00etatik aurrera herriz herriko datu guztiak emango ditu atal berezi honen bitartez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!