Udal eta foru hauteskundeak

[GRAFIKOAK] Hauteskundeetako datu historikoak, mapak eta konparazioak, hemen

Anboto 2023ko mai. 25a, 12:24

Lau egun gelditzen dira maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako eta momentu aproposa da aurreko urteetako emaitzak ikusi, konparatu eta norbere apustuak egiteko. Horretarako ANBOTOk hauteskundeei eskainitako atal berezi bat du ikusgai. 

Atal berezi honetan, 1979tik hona eskualdean izandako hauteskunde guztien informazioa batuta dago, eta taula eta grafikoak uztartzen dituen atala kontsultatu daiteke. Gainera hauteskundeen artean alderaketak ere egin daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!