ANBOTO Anbotokideen artean Athleticen partidetako sarrera bikoitzak zozkatzen dabil. Athleticen eta Osasuna arteko partidurako sarrerak Bego Zarateri egokitu zitzaizkion, eta bere ahizpa Ane eta haren lagun bat, Ana,joan ziren partidua ikustera. Biakoso futbolazaleak. Esperientzia oso polita bizi izan zutela azaldu dute: "Asko disfrutatu genuen bai partidoa bai VIP Areako palkoa".
Datozen egunetan, ANBOTOk Athleticen partida gehiagotarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu Anbotokide direnen artean. Hurrengo zozketa Athleticen eta Sevillaren arteko partidarako izango da. Anbotokide bazara, zozketan izena emateko aukera daukazu orrialde honetan. Oraindik Anbotokide ez bazara, eta honako abantaila hau eta gehiago izan gura badituzu, hemen eman dezakezu izena. Zorte on zozketekin!