'Esperientzia oso ona izan da VIP Areako palkoan egotea, partidua eskasa izan zen arren"

Anboto 2023ko api. 4a, 19:26

Zapatuan Athleticen eta Getafe arteko partidua jokatu zen San Mamesen eta bertan Anbotokide bi egon ziren. 

ANBOTO Anbotokideen artean Athleticen partidetako sarrera bikoitzak zozkatzen dabil. Athleticen eta Getafe arteko partidurako sarrerak Maria Angeles Plazaolari egokitu zitzaizkion, eta bere senarra Roberto eta Josu suina joan ziren partidua ikustera. VIP Areako palkoan inoiz egon gabe zeuden, eta "esperientzia oso ona" izan zela diote, partidioa eskasa izan zen arren. 

Datozen egunetan, ANBOTOk Athleticen partida gehiagotarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu Anbotokide direnen artean. Hurrengo zozketa Athleticen eta Realaren arteko partidarako izango da. Anbotokide bazara, zozketan izena emateko aukera daukazu orrialde honetan. Oraindik Anbotokide ez bazara, eta honako abantaila hau eta gehiago izan gura badituzu, hemen eman dezakezu izena. Zorte on zozketekin!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!