Abisu horia eguaztenera arte elurragatik

Anboto 2023ko ots. 27a, 15:55

EAE osoa abisu horian dago elurragatik; elur-kota 0-100 m inguruan egongo da. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak  Neguko Bidezaintza Plana fase operatibora pasatu du. Urkiolan eta Otxandion ere elurra kentzeko makinak prest daude bide bazterretan.

Eusko Jaurlaritzak martxan jarri ditu elurra kentzeko foru aldundien eta autobideen 205 makina, tona askotako ibilgailuak erretiratzeko puntu estrategikoetan kokatuko diren 7 garabi astun eta koordinazio- eta zaintza-lanetan laguntzeko beste 130 ibilgailu aktibatu daitezke. "Planean aurreikusten da negu honetarako 27.600 tona gatz eta 760.000 litro gatzun izatea", azaldu du Ertzaintzak prentsa oharrean.

Momentuz, elurrak ez du arazorik sortu Durangaldeko errepideetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!