Gaur goizean maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan talde jeltzaleak Durangaldean aurkeztuko dituen ordezkariekin topaketa egin du. Bertan izan dira, eskualdeko alkategaiak eta baita, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia, besteak beste.
Topaketan Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak "herrialde kementsu, dinamiko eta kohesionatu" baterako lan egingo dutela azaldu du. Eta Mireia Elkoroiribe Durangoko EAJren alkategaik "Durango indartsu bat" nahi dutela aldarrikatu du, besteak beste.
Horrez gain, prentsa ohar baten bidez jeltzaleek eskualdeko alkategaiak nortzuk diren jakinarazi dute.
- Mikel Garaizabal (Abadiño)
- Pedro León(Atxondo)
- Orlan Isoird (Berriz)
- Mireia Elkoroiribe (Durango)
- Mikel Arruabarrena (Elorrio)
- Erramun Osa (Garai)
- Iñaki Totorikaguena (Iurreta)
- Aroa Gonzalez (Izurtza)
- Igor Agirre (Mallabia)
- Julen Uribelarrea (Mañaria)
- Javier Sampedro (Zaldibar)
- Ainhoa Salterain (Zornotza)
- Otxandion oraindik ez dute zerrendaburua aukeratu