2023/02/12 00:00

Txitxiburduntzia

Txitxiburduntzia
Durangaldea, Durangaldea

Durangaldeko hainbat herritan txitxiburduntzia egiteko deialdiak egin dituzte. 

ABADIÑO

  • Gazteluko San Martin ermitan, 11:00etan hasita. Txorizoa edo urdaia eskainiko dute ogiagaz batera, bost euroan. Otzara bat zotz egingo dute. 
  • Zelaieta herri eskolan, Txorizoa eta ogia banatuko dute, 12:00etatik 14:00etara, Guraso Elkarteak antolatuta. 

ATXONDO

  • Topen, 13:00ean, Atxondoko Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta. 10:30ean ipini dute ordua, Apatako plazan. Sua Guraso Elkarteak egingo du. Ogia ere eurek ipiniko dute.

DURANGO

  • Herria tabernaren aurrean, 18:00etan. 
  • Basokoipetsu Eguna, Tabira ermitan. Tabira Jai Batzordeak antolatuta mendi buelta egiteko hitzordua jarri dute, 09:30ean. Ondoren, txitxiburduntzia egingo dute. Sua Jai Batzordeak egingo du. Makilak eta edariak ere eurek ipiniko dituzte.
  • Madalenako plazan, 12:00etan, auzoko jai batzordeak antolatuta. Txorizoa, ogia eta ardoa euro batean. Aurretik, 09:00etan Durangoko inguruetatik ibilaldia egingo dute.
  • San Fausto kiroldegian, 12:00etan. Pintxoa 1,50  euroan. Txorizo begano eskainiko da. San Fausto Gizarte Zentroak antolatuta.

IURRETA

  • Iurretako plazan, 17:00etan, Aitte San Migel Jai Batzordeak antolatuta.

IZURTZA

  • Herriko plazan, eguerdian. Edaria eta sua udalaren kontu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!