"Athleticen partidak VIP eran disfrutatzea izugarrizko esperientzia izan zen"

Anboto 2023ko ots. 6a, 12:50

Barikuan Athleticen eta Cadizen arteko partidua jokatu zen San Mamesen eta bertan Anbotokide bi egon ziren. 

ANBOTO Anbotokideen artean Athleticen partidetako sarrera bikoitzak zozkatzen dabil. Athleticen eta Cadizen arteko partidurako sarrerak Amaia Garciari egokitu zitzaizkion, eta barikuan, bertan izan ziren. Garciak aitortu duenez Athleticen partidak VIP eran disfrutatzen "izugarrizko esperientzia" izan dda.

Datozen egunetan, ANBOTOk Athleticen partida gehiagotarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu Anbotokide direnen artean. Hurrengo zozketa Athleticen eta Gironaren arteko partidarako izango da. Anbotokide bazara, zozketan izena emateko aukera daukazu orrialde honetan. Oraindik Anbotokide ez bazara, eta honako abantaila hau eta gehiago izan gura badituzu, hemen eman dezakezu izena. Zorte on zozketekin!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!