Behargintzak langabezian dauden herritarrak laneratzen laguntzeko programa ipini du martxan. Gaitasun digitalak lantzeko oinarrizko ikastaroan, ordenagailuarekin egin beharreko funtsezko eragiketak, Lanbiderekin egin beharreko izapideak, Google tresnak edo Curriculum Vitae bat zelan egin landuko dute. Ikastaro aurreratuan, Infojobs eta Infoempleo atariak, Zoom eta Skype bideokonferentzia-sistemak edota Linkedin landuko dituzte, besteak beste. Ikastaroetan izena eman gura dutenek 946232522 telefonora edo behargintza2@dma.eus helbidera jo beharko dute. Ikastaroek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza dute.