"Athleticen partidak VIP eran disfrutatzen oso ondo pasa dugu"

Anboto 2023ko urt. 23a, 13:00

Atzo Athleticen eta Real Madrilen arteko partidua jokatu zen San Mamesen eta bertan Anbotokide bi egon ziren. 

ANBOTO Anbotokideen artean Athleticen partidetako sarrera bikoitzak zozkatzen dabil. Athleticen eta Real Madrilen arteko partidurako sarrerak Kepa Gorordori egokitu zitzaizkion, eta atzo, bertan izan ziren. Gorordok aitortu duenez Athleticen partidak VIP eran disfrutatzen "oso ondo" pasatu dute.

Datozen egunetan, ANBOTOk Athleticen partida gehiagotarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu Anbotokide direnen artean. Hurrengo zozketa Athleticen eta Cadizen arteko partidarako izango da. Anbotokide bazara, zozketan izena emateko aukera daukazu orrialde honetan. Oraindik Anbotokide ez bazara, eta honako abantaila hau eta gehiago izan gura badituzu, hemen eman dezakezu izena. Zorte on zozketekin!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!