"Athleticen partidak VIP eran disfrutatzea oso esperientzia polita izan da"

Anboto 2023ko urt. 19a, 15:38

Atzo Athleticen eta Espanyolen arteko partidua jokatu zen San Mamesen eta bertan Anbotokide bi egon ziren. 

ANBOTO Anbotokideen artean Athleticen partidetako sarrera bikoitzak zozkatzen dabil. Espainiako Errege Kopako partiduko, Athletic-Espanyol, sarrerak Irantzu Zabalari egokitu zitzaizkion, eta atzo, bertan izan ziren. Irantzu Zabalak esker oneko mezu hau utzi digu: "Eskerrik asko Anboto. Oso esperientzia polita izan da eta dena oso ondo egon da. Eta gainera irabazi". 

Datozen egunetan, ANBOTOk Athleticen partida gehiagotarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu Anbotokide direnen artean. Hurrengo zozketa Athleticen eta Cadizen arteko partidarako izango da. Anbotokide bazara, zozketan izena emateko aukera daukazu orrialde honetan. Oraindik Anbotokide ez bazara, eta honako abantaila hau eta gehiago izan gura badituzu, hemen eman dezakezu izena. Zorte on zozketekin!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!