[BIDEOA]: Maria Jesus Irazabal eta Jose Mari Zugazaga, Athleticen partidak VIP eran gozatzen lehenak!

Jone Guenetxea / Ekaitz Herrera 2023ko urt. 10a, 14:19

Maria Jesus Irazabal eta Jesus Mari Zugazaga senar-emazteek Anbotokide izatearen abantaila eder horietako batez gozatu dute jada. Astelehenean Athleticen eta Osasunaren arteko derbia jokatu zen San Mamesen, eta bikote durangarrak VIP eran gozatu ahal izan zuen partidaz, estadioko jarlekurik onenak eta jan-edanik onenak lagun. Anbotokide egitera eta abantailez gozatzera animatu dituzte herritarrak. 

Datozen egunetan, ANBOTOk Athleticen partida gehiagotarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu Anbotokide direnen artean. Espanyolen aurkako partidarako (Espainiako Errege Kopa) eta Real Madrilen kontrako norgehiagokarako (Espainiako Liga) partidak izango dira zozkatuko diren hurrengo sarrera bikoitzak. Saridunek VIP eremutik jarraitu ahalko dute partida, erosotasun guztiak ondoan.

Anbotokide bazara, zozketan izena emateko aukera daukazu orrialde honetan. Oraindik Anbotokide ez bazara, eta honako abantaila hau eta gehiago izan gura badituzu, hemen eman dezakezu izena. Zorte on zozketekin!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!