Urtarrilaren 28ko manifestaziorako deialdia aurkezteko ekitaldiak egingo ditu Durangaldeko GKSk

Anboto 2023ko urt. 6a, 12:21
Iaz Gazte Topagune Sozialista egin zuen Durangon GKSk.

GKSk bi manifestazio deitu ditu "Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!" lelopean, Bilbon eta Iruñean, urtarrilaren 28an. Deialdi hori aurkezteko ekitaldiak antolatu dituzte Durangon, Abadiñon, Zornotzan, Elorrion eta Otxandion. 

Durangoko aurkezpena urtarrilaren 13an izango da, O`Connors tabernan. 19:30ean 'Zergatik mobilizatu U28an?' hitzaldia eskainiko dute, eta ostean, Katu eta Ainke taldeek kontzertua eskainiko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!