EH Bilduk Durangaldean dauden gabeziei aurre egiteko eskatuko dio Osasun Sailari

Anboto 2022ko abe. 14a, 13:45

EH Bilduko Durangaldeko ordezkariek kezka azaldu dute eskualdeko lehen arretaren egoeragatik, eta Osasun Sailari bilera eskatu diotela jakitera eman dute. "Otsailean Legebiltzarrak Galdakao-Barrualdea ESIko osasun beharrak aztertu eta neurriak planifikatzeko konpromisoa hartu zuen", azaldu dute prentsa oharrez EH Bilduko kideek. 

Lanketa horien baitan, Mañaria, Izurtza, Elorrio eta Durangoko Udalek herrietako osasun beharrak aztertu eta antzematen zituzten behar eta gabezien zerrenda bidali zioten Osasun Sailari. "Baina ordutik ez dugu Osasun Sailaren partetik erantzun edo bilera deirik jaso. Bien bitartean, Durangaldeko lehen arretaren osasun gabeziek bere horretan jarraitzen dute. Horrela frogatu zen abenduaren 5etik 11rako askotan. Herri askotan zerbitzuak murriztu ziren edo beste heri batzuetara bideratu" , gaineratu dute. 

Hori horrela, gabonak ate joka daudela ikusita eta gabezietaz hitz egin asmoz Osasun Sailari bilera egitea eskatuko diote Durangaldeko EH Bilduko eskualdeko ordezkariek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!