Metalgintzako beharginek bost eguneko grebari ekin diote gaur

Anboto 2022ko aza. 28a, 14:25

Metalgintzako langileek azaroaren 2an Durangon egindako mobilizazioa

Bihar manifestazioa egingo dute Zornotzako kaleetan. Mobilizazioak 10:45ean irtengo du "Patatatik". 

Bizkaiko metalgintzako langileek beste bost greba egingo dituzte gaurtik barikura arte. Sindikatuek Bizkaia osoan zehar deitu dituzte mobilizazioak eta euretariko bat Durangaldean egingo dute, Zornotzan. Manifestazioa bihar egingo dute, 10:45etan 'Patata' biribilgunetik hasita. Portugaleten, Basaurin, Erandion eta Bilbon egingo dituzte gainerakoak, astean zehar.

Dena dela, metalgintzakoa ez da hemendik eta urte amaiarera arte Durangaldean igarriko den greba bakarra izango. Hezkuntzan grebak daude deituta azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako. Bizkaiko gasolindegietako langileak grebara deituta daude abenduaren 1etik 5era. Helduen egoitzetan eta Osakidetzak azpi-kontrataturiko garbiketa zerbitzuetan ere, berdin. Abenduaren 14rako, 15erako eta 16rako lanuzteak dituzte deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!