Durangaldeko 21 enpresa, Autonomia Erkidegoko enpresarik berritzaileenen artean

Anboto 2022ko urr. 20a, 12:35

Enpresek Hazinnova ziurtagiria jaso dute goiz honetan Zornotzan, Eusko Jaurlaritzaren, Innobasque agentziaren eta SPRI taldearen eskutik.

Enpresak berrikuntza ez-teknologikoaren arloan ezarritako mikro-proiektuak direla eta saritu dituzte, horrek merkatuan duten posizioa eta erakundeak eurak hobetzea ahalbidetzen duelako. Hazinnova ziurtagirien banaketa ekitaldia Zelaieta zentroan egin dute goiz honetan. Honakoak izan dira Durangaldeko enpresa sarituak:

  1. Aalberts Surface Technologies TEY (Atxondo)
  2. Agria (Zornotza)
  3. Airtalde (Berriz)
  4. Hirukobat (Atxondo)
  5. Azpiaran (Berriz)
  6. Cantábrico Diversificación (Zornotza)
  7. Darrait (Berriz)
  8. Hierros Servando Fernández (Mallabia)
  9. Lorpa (Atxondo)
  10. Inoxibar (Berriz)
  11. Jeremias España (Iurreta)
  12. Jeremias Ingeniaritza (Iurreta)
  13. Jeremias Logistika (Iurreta)
  14. Astorkia (Iurreta)
  15. Parriaundi (Iurreta)
  16. Polypal (Iurreta)
  17. Soldadura Lagunar (Ermua)
  18. Asca lantegia (Abadiño)
  19. Imag lantegia (Ermua)
  20. Irudi lantegia (Zaldibar)
  21. Unamunzaga lantegia (Abadiño)

Jardunaldian Enpresa Txiki eta Ertainen berrikuntzak izan dituzte berbagai. Bertan parte hartu dute ekonomia arloko hainbat eragilek. Besteak beste, SPRI taldeak, Innobasque agentziak, Bilboko Merkataritza Ganberak eta Makina-erremintaren Federazioak parte hartu dute. Durangaldeko enpresek bakarrik ez. Hazinnova ziurtagiria, Markina-Ondarroako bost enpresek, Arratia-Nerbioi eskualdeko beste bostek eta Gernika-Bermeoko beste bostek ere eskuratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!