Lehiaketan parte hartu gura duenak lau argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, kategoria bakoitzeko bi, eta aurretik beste lehiaketetan saritu bakoak izan beharko dute.
Sariei dagokienez, lau sari egongo dira. Durangaldeko argazkirik onenak atalean, epaimahaiaren saria irabazten duenak bidaiatzeko maleta bat eskuratuko du, Euskal Herriko produktuez betea, Al Camporen eskutik. Durangaldetik kanpoko argazkirik onenak ere bidaiatzeko maleta bat eskuratuko du, baina Gourmet produktuekin betea. Publikoaren sariari dagokionez, Durangaldeko argazkirik bozkatuenak egonaldi bat irabaziko du Garaiko landetxean. Durangaldetik kanpoko argazkirik bozkatuenak Databostek emandako tablet bat eskuratuko du.