Martxan da ANBOTOk antolatzen duen Udako Argazki Lehiaketa

Anboto 2022ko eka. 24a, 08:51

Zortzi urte pasatu dira ANBOTOk bere irakurleen argazkilari senari bidea eman eta udako argazki lehiaketa antolatzen hasi zenetik. Aurten ere, arlo bitan aurkeztu daitezke argazkiak: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko argazkirik onena. Parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunean ipini beharko dituzte argazkiak. Argazkiak irailaren 16a baino lehenago igo beharko dira. 

Sariei dagokienez, lau sari egongo dira. Durangaldeko argazkirik onenak atalean, epaimahaiaren saria irabazten duenak bidaiatzeko maleta bat eskuratuko du Euskal Herriko produktuez betea,  Al Camporen eskutik. Durangaldetik kanpoko argazkirik onenak ere bidaiatzeko maleta bat eskuratuko du, baina Gourmet produktuekin betea. Publikoaren sariari dagokionez, Durangaldeko argazkirik bozkatuenak egonaldi bat irabaziko du Garaiko landetxean. Durangaldetik kanpoko argazkirik bozkatuenak Databostek emandako tablet bat eskuratuko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!