ANBOTOko kideek kanpainaren gaineko xehetasunak eman dituzte. "Komunitatetik komunitatearentzat landutako informazioa. Horixe da Anbotok egiten duena. Komunitate hori indartzeko garrantzitsua da sinergiak sortzea eta indar txikiak batzea, eta horretara dator Anbotokide kanpaina. Horregatik, norbanako, elkarte, eragile eta enpresetara joko dugu Anbotokide egin daitezela eskainiz. Sorpresa asko izango dira, hobariak dendetan, zozketak...", adierazi du Jone Guenetxea ANBOTOko zuzendariak.
Ekitaldian Ander Ertzillak eta Izaro Ertzillak kantaldia eskaini dute. Horrez gainera, Leire Bilbao idazleak poemak errezitatu ditu, Nekane Coello eta Fran Retenaga musikarien musikak lagunduta. Luntx batekin eman diote amaiera gaurko aurkezpenari.
Urte osoko kanpaina honetan, norbanako, elkarte, denda eta enpresek tokiko euskarazko komunikazio proiektuagaz bat egitea da helburua.