ANBOTOK Anbotokide kanpaina aurkeztuko du maiatzaren 28an

Anboto 2022ko mai. 24a, 19:30

Zero kilometroa esparru guztietara zabaldu guran, ANBOTOk Anbotokide kanpaina ipiniko du martxan. Komunitatea indartu eta sinergiak sortzea da kanpainaren helburua.

Maiatzaren 28an, ekimena martxan ipintzeko aurkezpena egingo dute, Benita Uribarrena parkean. "Anbotokide izatea ANBOTOren komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea", azaldu du Jone Guenetxea ANBOTOko zuzendariak. Urte osoko kanpaina honetan, norbanako, elkarte, denda eta enpresek tokiko euskarazko komunikazio proiektuagaz bat egitea da helburua. Irakurle, elkarte eta ANBOTOren komunitate guztiari aurkezpenera joateko gonbita egin diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!