Mankomunitateak 2030era bitarteko bideorria aurkeztu du

Anboto 2022ko api. 5a, 14:49

Durangaldeko herrietan egin beharreko 17 hobekuntza ekintzak batu eta txosten batean aletu ditu. Gaur goizean egin du aurkezpena Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko presidenteak Iñaki Totorikaguena Iurretako alkate eta Toki Garapeneko Batzordeko presidenteagaz eta Orlan Isoird Berrizko alkateagaz batera. 

Besteak beste, Mankomunitateak ondorioztatu du Durangaldean artifizializaturiko lur eremua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako media baino altuagoa dela, edota, herri txikietan mugikortasun eta garraio publiko eskaintza hobetzeko eskariak daudela. Diagnostikoa egin ostean, hamazazpi ekintza batzen dituen bideorria egin du Mankomunitateak. Ekintza horiek 2030 urtera bitartean egin beharko lirateke, eta energiaren kontsumo jasangarriarekin, kutsatzearen kontrolagaz edota klimaren aldeko politikegaz dute zerikusia. Ekintza horietako gehienak, udalen esku egongo liratekeela azaldu dute aurkezpenean, baita ere, eta horretarako lanean ari direla adierazi dute.  

Horrez gainera, 2022an edukiontzi marroiaren erabilera sustatzeko kanpaina egingo du Mankomunitateak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!