Euskaltegietako ikasleentzako deialdia 2022 - HABE

HABE -  deialdia 2022

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia - 2022

HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2021eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.

Egutegia

Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2022 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.

  Euskaltegietako ikasleen deialdia (2022) Lehen azterketaldia Bigarren azterketaldia
  Euskaltegiek HABEri jakinarazi ikasleek gainditutako maila Martxoaren 23rako Irailaren 6rako
  Matrikulazio-epea Apirilaren 4tik 12ra Irailaren 8tik 14era
  Onartuen zerrenda Apirilak 13 Irailak 15
  Idazmen-probaren lekua aldatzeko eskaerak [1] Apirilak 26 Irailak 26
  Irakurmen- eta entzumen-proben emaitzak Apirilak 27 Irailak 27
  Idazmen-proba Maiatzaren 4tik 6ra [2] Urriaren 7an eta 8an [2]
  Idazmen-proba egiteko ezohiko data [3] Maiatzak 17 Urriak 18
  Idazmen-probaren emaitza Ekainak 10 Azaroak 11
  Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Ekainaren 13tik 15era Azaroaren 14tik 16ra
  Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1] Ekainak 13 Azaroak 14
  Mintzamen-proba Ekainaren 23tik uztailaren 9ra [2] Azaroaren 24tik abenduaren 3ra [2]
  Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [3] Uztailak 15 Abenduak 13
  Emaitza orokorrak Uztailak 20 Abenduak 19
  Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Uztailaren 21etik 26ra Abenduaren 20tik 22ra

[1] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan). 
[2] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Informazio gehiago: HABE.
[3] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Informazio gehiago: HABE.

  • Irakurmen- eta entzumen-probak: euskaltegian egingo dira, adibidez Zornotzako Barnetegian, Zornotzan.
  • Idazmen- eta mintzamen-probak: bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba), HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
  • Emaitzei buruzko oharra: irakurmen- eta entzumen-probak gainditzea ezinbestekoa da idazmen-probara aurkezteko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. 

IturriaHABE

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!