UDAKO IKASTAROAK 2022

Udarako Ikastaroak Barnetegia 2022

Udaberri berri!!!

Zer moduz daramazue urtaro aldaketa? Batzuentzat gogor samarra izan ohi da, eta  beste batuzentzat, aldiz, urteko sasoirik ederrena. Gu hemen ari gara beti bezala ”neguko” ikastaroekin ekin eta ekin, ekainera arte. Baina, aizue, denbora azkar pasatzen da eta… Ttak! Bat-batean UDA hortxe agertzen da, eta zer dakar udak berarekin?

UDAKO IKASTAROAK 2022!! 

Dakizuenez, eta sarritan entzungo zenutenez, Zornotzako Barnetegiko ikastaro trinkoak MUNDIALAK dira; batetik, mundu zabaleko ikasleak (ere) etortzen direlako euskara ikastera, eta, bestetik, euskaraz bizitzeko giro aparta izaten dugulako. Eskola orduak, kanpo-ekintzak, irteerak, jatorduak… Dena euskaraz hainbat lekutako lagunekin. Ba al dago gustura ikasteko aukera hoberik?

Horrexegatik, udan pare bat astez euskaraz blai bizi nahi baduzue, aprobetxatu, zabalik dago-eta izena emateko epea! 

Eta, batez ere, ez ahaztu bainujantzia!

Eman izena lehen bai lehen

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!