Durangaldeko osasun-arretaren beharrak aztertzeko eta hartu beharreko neurriak planifikatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Aritz Maldonado 2022ko ots. 17a, 14:06
Artxiboko irudia.

EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk akordioa sinatu dute Legebiltzarrean, Jaurlaritzari Durangaldeko osasun zerbitzuak dituen beharrak aztertzea eta hartu beharreko neurriak planifikatzea eskatzeko. 

Akordioak bi puntu ditu. Alde batetik, Barrualde-Galdakaoko ESI barrutiaren egoera aztertzeko eskatu diote Jaurlaritzari, honela eskualdeko anbulatorioetako zein ospitaletako osasun arretaren beharrak identifikatzeko. Azterketa honetan eskualdearen ezaugarri geografiko eta demografikoak ere hartu beharko dira kontutan.

Bestetik, azterketa egiterakoan Durangaldeko eskualdeko erakundeekin hitz egiteko eskatu diote Jaurlaritzari, "beren ekarpenak eta eskualdeko erakunde eta eragile sozialek helarazi dizkietenak ezagutzeko; egoerara hobekien egokitzen diren neurriak proposatu ahal izango dira horrela, arreta berezia jarriz adingabeen, adinekoen, paziente pluripatologikoen eta beste kolektibo zaurgarri batzuen premiei".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!