Irati Anakabe Hiketalagun egitasmoaren koordinatzailea da. Dioenez, "herritar askok etxean entzun du hitanoa, baina eten moduko bat egon da transmisioan. Eta orain, salto hori egitea gatxagoa da". Hortik dator hitanoa lantzeko beharrizana, eta hortik hitanoa lantzen lagunduko duen jendearen beharrizana.
Taldekako lanketa laster
Hiketalagun egitasmoak urtea hasi berri ekin zion ibilbideari. Orain arte, lau ikastaro egin dituzte, oinarrizko printzipioak lantzeko. Azkena asteon, eguaztenean. Poltsikorako hitanoa liburuxka hartuta dabiltza lanean. Hurrengo pausoa mintzapraktika taldeei ekitea izango da. Durangaldeko hainbat herritan sortuko dituzte taldeak. Aurreikuspenen arabera, Iurretan, Abadiñon edo Elorrion, besteak beste.
Irati Anakabek azaldu du egitasmoan parte hartu gura dutenek zabalik dutela horretarako atea. Honako bide hauek ipini ditu horretarako: 639400786 telefono zenbakia eta durangaldea@aek.eus helbide elektronikoa.