Lehendakariak EAEko osasun-larrialdiari amaiera emango dio otsailaren 14tik aurrera.
Jaurlaritzak gaur arratsaldean jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera, indarrik gabe geratuko dira ondorengo neurriak: jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan; edukieraren mugak; ekitaldietako ikusleen gehieneko kopuruak; ostalaritzako edo barruko kirol-jardueren egituraketa.
Iñigo Urkullu Lehendakariak eskatu du “prebentzio-jarrera izatea arrisku-egoeren aurrean: maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia eta barruko espazioak aireztatzea”. Gaineratu duenez, "Eusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusia susperraldia izango da neke pandemikoa gainditzeko".
Lehendakariak adierazi duenez, Batzorde Zientifiko Teknikoaren Irizpenak, epidemiologia- eta ospitaleetako-adierazleen bilakaerak, joeraren aurreikuspenak eta txertatutako biztanleriaren mailak sustatzen dute erabaki hori, bai eta Europako testuinguruan eta gainerako autonomia-erkidegoetan hartutako neurrien joerak ere.