Apirilaren 1ean igaroko da 22. Korrika Durangaldetik

Argazkia: Antton Izagirre

Apirilaren 1ean Zornotzatik sartuko da Korrika Durangaldera eta Mallabitik aterako da. Korrikaren 22. edizioa goizaldean igaroko da eskualdetik. Amurrion hasiko da martxoaren 31n eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. 

ORDUTEGIA

Zornotza: 03:29
Iurreta: 04:44
Durango: 05:11
Abadiño: 06:00
Elorrio: 06:55
Berriz: 07:40
Zaldibar: 08:10
Mallabia: 08:36

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.