"Salbuespeneko espetxe politikaren amaiera" eskatuko dute urtarrilaren 8an

Anboto 2022ko urt. 5a, 18:00
Sareko kideak gaurko agerraldian.

Osasun egoeragatik data hauetan urtero Bilbon egin ohi duen manifestazio jendetsua bertan behera utziko zuela iragarri zuen Sarek duela egun batzuk. Horren ordez, urtarrilaren 8an mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko herri askotan, tartean, baita Durangaldean ere. 

Zapatuko mobilizazioetan hiru aldarri nagusi egingo dituztela iragarri du Sarek gaur eginiko agerraldian. "Euskal preso guztiak Euskal Herriratzea salbuespenik gabe eta gehiago atzeratu gabe, presoak bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko aukera desblokeatzea, eta bizikidetzaren eta bakearen alde aurrera egiten jarraitzea, erantzukizunez, errespetuz eta enpatiaz", azaldu dute bertan. 

Durangaldeko deialdiak:

  • Abadiñon, 17:30ean, Traña plazan.
  • Atxondon, 18:00etan, Apatako plazan.
  • Durangon, 17:00etan, Santa Anan.
  • Elorrion, 18:00etan, plazan.
  • Iurreta, 17:00etan, Askondon. 
  • Mañarian, 17:00etan, plazan. 
  • Zaldibarren, 17:00etan, udaletxeko plazan. 
  • Zornotzan, 17:00etan, Erreferendum plazan. 

Osasun egoeragatik kalera irten ezinik daudenei aldarrikapenak sare sozialen bidez zabaltzeko deia egin die Sarek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!