Aire zabalean maskara derrigorrez jarri beharko da Hegoaldean

Anboto 2021ko abe. 22a, 18:16

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak azaldu duenez, lege dekretu baten maskara aire zabalean erabiltzea arautuko du. 

Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, Pedro Sanchezek Espainiako autonomia erkidegoen presidenteen konferentzian azaldu du kalean maskara jartzea derrigortzen duen araua onartuko duela. Aire zabalean maskara jartzera derrigortzeko erabakia lege dekretu baten bidez onartuko du. Ekainaren 25ean maskara kalean derrigorrez erabiltzeko araua bertan behera gelditu zen. Bihartik aurrera berriro ere legez derrigorra izango da.

Zazpi erkidegotako presidenteek maskara aire librean erabiltzeko araua onartzea eskatu diote Sanchezi, tartean, Iñigo Urkullu lehendakariak. Bestalde, batzar horretan Urkullu ostalaritzako establezimenduen eta komertzioen ordutegiak mugatzea proposatu du abenduaren 24an, 25ean, 31n baita urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!