Euskararen Nazioarteko Eguna gaurkoa bakarrik den arren, hizkuntzaren erabilera eta sustapena egunerokoa dela gogorarazi dute gizarte eragileek eta instituzioek. Berbalagunek, adibidez, Mintzodromoa egin du Abadiñoko probalekuan. Atzo, Abadiñoko institutuko 135 bat ikasle batu ziren han. Ikasleek gonbidatu bereziak izan zituzten lagun. Karmele Gisasola kirolari mallabiarra, Ainhoa Urien idazle abadiñarra eta Txaber Altube bertsolari abadiñarra ikasleekin aritu ziren berbetan. Ordu eta erdiko jardunaldia izan zen. Berbalaguneko kideek "pozik" bukatu zuten egitasmoa.
Bestalde, Durangaldeko herrietan hainbat ekintza iragarri dute gaurko. Elorrion, adibidez.
- 16:45ean ginkana eta tailerrak egingo dituzte 4 eta 16 urte arteko gazteekin. Herriko plazan izango dira.
- 19:00: “Fanfarrixo” taldeak musikaz beteko ditu Elorrioko kaleak.
- 20:00: Axut antzerki-taldea Arriola Antzokiko eszenatokira igoko da “Amua”
lana eskaintzeko.
Zaldibarren, bestalde, abenduaren 9an Berbodromoa egingo dute. Arratsaldeko 17:30an izango da, liburutegian.