Nerea Mujika, Antton Mari Aldekoa-Otalora eta Jesus Eguzkitza Euskaltzaindiko zerrendan

Anboto 2021ko aza. 30a, 12:07

2018ko ekitaldiko argazkia.

Nerea Mujika urgazlea izango da, eta Antton Mari Aldekoa-Otalora eta Jesus Eguzkitza euskaltzain ohorezkoak.

Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izendatzen ditu ohorezko euskaltzainak eta urgazleak, bere arautegiaren arabera, euskarari egindako mesede bikainengatik. Oraingo honetan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko urgarzleak eta ohorezko euskaltzainak aukeratu ditu. 

Izendatu dituen 19 urgazleen artean Nerea Mujika (Durango, 1960) dago. 26 ohorezko euskaltzainen artean, berriz, Antton Mari Aldekoa-Otalora (Iurreta, 1951) eta Jesus Eguzkitza (Atxondo, 1946).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!