Dakizuenez, abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna. Guztiontzat berezia den egun hori ospatzeko, ikasleon arteko LEHIAKETA txiki bat antolatzea erabaki dugu. Jakin nahi dugu zuentzat euskara zer den, euskaraz jakiteak edo ikasteak nola aldatu duen zuen bizitza, nola bizi duzuen euskara, edota nola bizi zareten eukaraz! Hau da, euskararen eta zuen arteko lotura zein den!
Oso erraza izango da, eta denbora gutxi beharko duzue egiteko! Euskararen eta zuen arteko harremana erakusten duen irudi bat (argazkia, marrazkia…) bidali beharko duzue, eta irudiari laguntzeko esaldi labur bat alboan. Ondoren, guri bidali, eta listo! Besterik ez!
Irudia eta esaldia bidaltzeko azken eguna abenduaren 2a izango da, eta Euskararen Nazioarteko Egunean bertan esango dugu irabazlea nor den.
emailez: info@zornotzakobarnetegia.eus
Watsapetik: +34 609367570
Epaimahaiak aukeratuko du argazki irabazlea, eta saria IKASTARO BAT EGITEKO BEKA izango da.
Anima zaitez!