[BIDEOA] Eskurik esku, urterik urte, ANBOTOk 20 urte bete ditu bidean gora

Anboto 2021ko aza. 10a, 13:15

Gaurko egunez, honezkero urruti geratutako 2001eko azaroaren 9 hartan, ANBOTO astekariak bere zero zenbakia kaleratu zuen. Urteurrena ospatzeko bideo txiki hau egin dugu, ezinbestekoak zaizkigun osagaiekin: komunitatea, Durangaldea, auzolana, euskara,... eta, gaurkoan, zergatik ez. Baikortasun apurtxo bat ere bai.

Lerrootatik eskerrik beroenak eman gura dizkiegu modu batera edo bestera bideoan parte hartu duten norbanako, eragile, euskaltzale eta komunitateko lagunei. Lortu dugu Anboto-Anboto konexioa egitea, eta astekariaren ale bat Anbotoko Mariri berari helaraztea. 20 urte, eta bidean aurrera segitzen dugu!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!