Lehen Arreta zerbitzua indartzeko eskaera Legebiltzarrera eramango du EH Bilduk

Anboto 2021ko urr. 27a, 18:32

Durangaldeko EH Bilduko ordezkariak Rebeka Ubera legebiltzarkidearekin batu dira eskualdeko osasun zerbitzuen egoerarekiko duten kezka helarazteko. 

EH Bilduk hiru proposamen luzatuko ditu Legebiltzarrean Durangaldeko osasun zerbitzuak hobetzeko asmoagaz: "Lehen mailako arreta eta arreta presentziala indartzea, arreta komunitarioa sendotzea eta baldintza duinetan lan egiten duten profesionalak kontratu finkoekin eta etangabeko lekualdetzerik gabe egotea", azaldu dute ohar baten bidez. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzari txostena egiteko eskatuko diote, "Durangaldeko osasun arreta bermatzeko behar dituen profesional eta azpiegiturak" zehazteko. "Profesionalen etengabeko aldaketak zerbitzuen kalitatean eragin zuzena duela iritzita, profesionalak lehen arretan geratzeko pizgarriak garatzea proposatuko dugu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!