Sarek bost autobus antolatu ditu Durangaldean Donostiako manifestaziora joateko

Anboto 2021ko urr. 16a, 09:00
Artxiboko irudia.

Sarek "Ibilian ibilian, etxerako bidean" kanpainari amaiera emango dio urriaren 23an, Donostian. "Manifestazio orokorra" antolatu dute egun horretarako, eta Atxondotik, Abadiñotik, Durangotik, Elorriotik eta Iurretatik irtengo dira autobusak bertara. 

"Etapa berri bati hasiera ematen ari gara; urruntze politika atzean utzi eta euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari", azaldu du Sarek ohar baten bidez. 

Maiatzean hasi zuen Sarek "Ibilian-ibilian, etxerako bidean" kanpaina, eta ordutik hainbat ekimen antolatu dituzte Euskal Herri osoan zehar. Bi aldarri nagusiren baitan antolatu zuten, euskal presoen Euskal Herriratzean, eta espetxeratze "graduen progresioan", hau da, hauen kasuan ere, legedi arrunta jarraitzea eskatuz. 

Autobusak 15:00etan irtengo dira (15:30ean Durangokoa).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!