Asteburuan 19 positibo berri identifikatu dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko ira. 27a, 12:57

Barikutik domekara bitartean 19 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: 7 Zaldibarren, 6 Durangon, 3 Abadiñon eta bana Elorrion, Atxondon eta Izurtzan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan  9.449 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren barikutik domekara, eta horietatik 321 positiboak izan ziren: 44 Araban, 156 Bizkaian eta 113 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 8, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 11 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 41 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri:

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!