Istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Anboto inguruan

Anboto 2021ko ira. 26a, 17:43

63 urteko gizonezkoa erori egin da Santa Barbara ermitaren inguruan.

Eguerdi aldera larrialdi zerbitzuek abisua jaso dute. Ertzaintzak dioenez, suhiltzaileez gain Ertzaintza helikopteroz eta ibilgailuagaz gerturatu dia Santa Barbara ermita ingurura. 63 urteko gizonezkoa erori egin da eta erreskatatu egin dute. Azkenean, ibilgailuan Urkiolara eraman dute. Bertan,  anbulantzia zain zuten.Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!