AEK-k hartu du Soziolinguistika Klusterraren lehendakaritza, bazkideen artean egiten den txandakako sistemari jarraituz. Ordezkari gisa, Mertxe Mugika izendatu dute.
Atzo (irailaren 23an) Martin Ugalde Kultur Parkean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean onartu zen Zuzendaritza Batzordearen eraberritzea.
Mertxe Mugikak (AEK) kargua hartu du, orain artean lehendakari moduan jardun duen Mikel Irizarrek (Eusko Ikaskuntza) zuzendaritza utzi ostean. Eusko Ikaskuntzaren ordezkari berria Ibon Manterola izango da, gainera. Aldaketak eginda eta ardura banaketa berrantolatuta, gaur egun honako osaera du Zuzendaritzak:
- Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) (Lehendakaria) – Ordezkaria: Mertxe Mugika
- Euskaltzaleen Topagunea (lehendakariorde) – Ordezkaria: Jasone Mendizabal
- Elhuyar aholkularitza (Diruzaina) – Ordezkaria: Maddi Etxebarria
- Gipuzkoako Urtxintxa Eskola – Ordezkaria: Maite Asensio
- ARTEZ Euskara Zerbitzua – Ordezkaria: Estiñe Astorkia
- Emun Kooperatiba Elkartea – Ordezkaria: Anaida Agirre
- Mondragon Unibertsitatea – Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI Koop. E.) – Ordezkaria: Eneritz Garro
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) – Ordezkaria: Miren Segurola
- Eusko Ikaskuntza – Ordezkaria: Ibon Manterola
- Soziolinguistika Klusterra (Bulego teknikoa) – Ordezkaria: Asier Basurto
- Soziolinguistika Klusterraren zuzendaria (Idazkaria) - Imanol Larrea