"Utzikeria eta plangintza falta argi bat dago, eta azalpenak emateko ordua da", azaldu du Gonzalez legebiltzarkideak. Rios alkateordearen berbetan, bere alderdiak 2018tik salatu ditu "utzikeria" eta "murrizketak", eta osasun krisialdi egoerak aurretik existitzen zen arazoa "larriagotu" du. "Hitzorduak eskatzerakoan sekulako atzerapenak daude, pediatrak falta dira, eta Galdakaoko ospitalea lanez gainezka dago, besteak beste", gehitu du Julian Riosek. Isabel Gonzalezek, ostera, Durangaldeko hainbat emakume Gernikako ospitalera bideratzen ari direla salatu du. "Minbizia kontrolak egiteko, 50-60 urte inguruko emakumeak Gernikako ospitalera bideratzen ari dira. Horrek hainbat arazo sortzen ditu. Mugikortasunaren aldetik, asko zailtzen du, ez dagoelako Gernikara arteko garraio publiko zuzenik. Egoteak, epe laburrerako konponduko luke arazoa. Gure ustetan, baina, epe luzera begira Durangon ospitale bat egitea izango litzateke aukera onena", argudiatu du legebiltzarkideak.
Julian Rios alkateordearen berbetan ere, Durangon ospitalea egiteak asko lagunduko luke, Galdakaoko ospitalearen lan karga arintzeko. "Ez dugu ulertzen nola Gernikak ospitale propioa edukitzea, 70.000 biztanlerentzako, eta Durangaldeak ez edukitzea 120.000 lagun bizi garenean bertan. Osasungintzan inbertitzeko garaia da".