Durangaldean elkarretaratzeak egingo ditu Sarek Arrasateko martxa bertan behera utzi ostean

Anboto 2021ko ira. 17a, 15:00

Bihar goizean elkarretaratzeak egingo dituzte, besteak beste, Durangon eta Zornotzan Sare plataformak antolatuta. 

Zapatu goizerako euskal presoen aurkako zigor luzeen eta salbuespen legediaren aurkako martxa antolatu zuen Sarek, Arrasaten (Gipuzkoa).  "Ultraeskuinaren aldarriak aintzat hartuta Arrasatera liskarrak eragitera etortzeko asmoa duetenei" ez die gura eman "konfrontaziorako aukerarik", adierazi dute goizean Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareko bozeramaileek, Arrasaten (Gipuzkoa) egindako agerraldian. Agerraldi berdinean, "euskal presoentzat ad hoc prestaturiko 7/2003 legea bertan behera utz dezatela” eskatu dute. Sareren arabera 15 euskal preso inguruk 40 urteko espetxe zigorrak dituzte.  

Durangon 13:00etan deitu dute elkarretaratzera, Andra Marin; Zornotzan ere, 13:00etan egingo dute mobilizazioa, Erreferendum plazan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!