Jaurlaritzak indarrean dauden neurriak mantenduko ditu

Anboto 2021ko uzt. 7a, 11:10

Goizean bildu da Labiren Aholku Batzordea.

Labiren batzarrean Bizi Berri IV plana landu dute. Pandemiaren datuek EAEn okerrera egin duten arren, Jaurlaritzak ekainaren bukaeran ezarri zituen neurriak ez gogortzea erabaki du. 

LABIren Aholku Batzordearen bileraren ostean egindako agerraldian, Iñigo Urkullu Lehendakariak Bizi Berri Plana aurkeztu du, eta bihar indarrean sartuko den Dekretuaren berri eman du.

Dekretu horrek indarrean dauden neurriez gain,  kaleko edana edo "jaiegun ez diren" jaiak edo pertsonen pilaketa adierazten duten antzeko beste ekitaldi batzuk egitea debekatzen du. "Debeku hori aplikatuko da metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia eta aplikatu beharreko gainerako prebentzio-neurriak errespetatzen ez dituzten topaketa horietan, bai barrukoetan, bai kanpokoetan", adierazi dute. Horrez Gainera, egungo joerak jarraituz gero edo ospitale-presioa areagotuz gero, merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduerak ixteko muga-ordutegia aurreratzea eta beste neurri osagarri batzuk hartuko direla kontuan azaldu dute. Dekretuaren egoera eta edukia berriz ebaluatuko dute hamabost eguneko epean. "Prebentzio pertsonaleko eta komunitarioko oinarrizko neurriak berriz ere erdigunean jartzeko" deia egin du Urkulluk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!